Makina Erremintaren Museoa FICOBAko inaugurazioan erakusle

2003/10/09 23:00:00 GMT+1
Euskadi eta Akitaniaren arteko merkatal trukea sustatzeko helburuarekin eta Txingudi-Bidasoa ingurune geografikoaren berpizte ekonomikoari laguntzeko asmoz, Ficobak bere ateak ireki ditu aisialdi kutsuko “Inaugurazio Azoka” antolatuz.

Bertan, erakunde publiko, elkarte kultural, jatorrizko deiturak eta museoak parte hartu dute, besteak beste, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak.

Bidasoako Erakustazoka, S.A. Azokak, Irungo muga zaharrean kokatua, 21 milioi eurotako inbertsioa izan du eta hiru urteetan, 5 milioiko diru-sarrera izatea espero du.

Ficoba Bidasoako Erakustazoka S.A.k sustatutako proiektua da, Irungo Udalak (%99,08), eta Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Kontsortzioak (%0,92) osatua.

Informazio gehiago: Ficoba