Makina Erreminta sektorea 2014ko biurtekoari begira

2014/04/10 23:00:00 GMT+1
AFM Makina Erremintaren Elkarteak apirilean egindako batzarrean sektorearen egoera birpasatu du

2013 urtea espero baino hobea izan zela azaldu du AFM - Advanced Manufacturing Technologies elkarteak apirilean egindako prentsa agerraldian. Hala ere, 2014. urtea “ilun” datorrela aurreikusten da. Lan falta da arazo nagusia. Iaz espero zena baino % 6,4 gehiago saldu zen, baina jasotako eskarien kopuruak behera egin zuen nabarmen, %13,3. Aurtengo lehen hilabeteetan ere ez da lortu joera horri buelta ematerik. AFMk Makina-erremintaren Biurteko Azokan du itxaropena; biurtekoa ekainaren 2tik 7ra bitartean egingo da BEC-en.

Bestalde, apirilean ospatutako urteko batzarrean, DanobatGroupeko Berrikuntza Zuzendaria den Antxon Lopez Usoz izendatu zuten AFMko lehendakari datozen bi urteetarako, eta Etxe-Tarreko Francisco Gabilondo eta Fagor Automation-eko Julen Bursturia omendu zituzten, sektorean egindako ibilibidea dela eta.