Hemen zaude: Hasiera Albisteak Makina Erreminta eta industrialen etorkizuna Euskadin hitzaldia, Mendeurreneko hurrengo ekintza
Albisteak

Makina Erreminta eta industrialen etorkizuna Euskadin hitzaldia, Mendeurreneko hurrengo ekintza

2014/10/15
Arantza Tapia, Pedro M. García Larragán, Guillermo Dorronsoro, Jose Luis Larrea, Michael Hauserrek parte hartuko dute ekitaldian eta amaieran Elgoibarko Alkateak I Gazteentzako Asmaola+ enpresa industrialen ideia lehiaketaren saria banatuko du.
Azaroaren 7ko hitzaldiaren egitaraua ikusteko sartu hemen

2014 urtean Elgoibarko Makina-Erremintaren mendeurrena ospatzen dihardugu. Hala, Elgoibarko Udalak hiru jardunaldi aurreikusi zituen: makina erremintaren iragana, oraina eta geroa, alegia. Dagoeneko iragana eta orainaren ingurukoak egin dira eta datorren azaroaren 7rako sektorearen etorkizunaren erronkez hausnarketa egiteko, MAKINA-ERREMINTA ETA INDUSTRIAREN ETORKIZUNA EUSKADIN izeneko hitzaldia antolatu da.

Hitzaldiaren ostean, I GAZTEENTZAKO ASMAOLA+ ENPRESA INDUSTRIALEN IDEIA LEHIAKETAREN sariak banatuko dira.

Agenda: azaroak 7 / 11:45-13:30 / IMH, Elgoibar

Hitzaldira etortzeko baieztapenak: IMH, Eider Iriondo, 943744132 telefonoan, imh[abildua]imh.es, edo formularioa bete

Zuzeneko Streaming-a