LHEnpresa topaketa Toledon

2012/03/29 00:00:00 GMT+2
Hezkuntza Ministerioetako proiektu berritzaileen irizpidea oinarri, Mercados21.es komunikabideak lanbide heziketako ikastetxe berritzaileenen zerrenda osatu du
"Dagoeneko ez dago atzerakorik" esaldiaren eman zion hasiera Chema Cenarro LHEnpresa Proiektuko dinamizatzaileak Toledon

martxoaren 27-28an burututako topaketari.

 LHEnpresa proiektua indartsu abiatu da 2012an lanbide heziketaren esparruan, ikastetxeek beraien inguruko enpresekin harreman berriak lortzeko helburuarekin. Donostian urtarrilean lehenego topaketa egin eta hainbat ekintzen ondoren, Toledokoa erdibidekoa da. Lehen egunean fpempresa.es

ataria aurkeztu, lurraldeetako sareen berri eman eta LH elkarte eta berrikuntza ekimenari buruz hitz egin zen.

Bigarren eguna agintari gonbidatuek inauguratu zuten, haien artean Lanbide Heziketako Zuzendari Nagusiak ere

(izendatu berria). Beste gune berezi bat Michelin España y Portugal, S.A, Airbus eta Randstad enpresek parte hartu zuten mahai ingurua izan zen.

IMHren parte-hartzea azpimarratzekoa da, “LH berrikuntza” eta “txandakatzearen bidezko prestakuntzaren onurak eta arazoak” mahai inguruetan eta baita ikastetxeen plangintza estrategikoa

ri buruzko tailer tematikoan ere.

Topaketa honetan Lanbide heziketako ikastetxeek osatutako FPEMPRESA elkartea eratu da, non 89 kide dauden eta denbora gutxira Espainiako ikastetxe askoz gehiagok parte hartzea espero den.