Hemen zaude: Hasiera Albisteak Langileentzako prestakuntza-ekintzetarako laguntzak.
Albisteak

Langileentzako prestakuntza-ekintzetarako laguntzak.

2011/07/22
EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia. Eskaera Prestakuntza Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek, Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin ditzakete.
  • EAEko langile guztiek parte har dezakete laguntzaren xede diren ekintzetan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda duten langabetuek ere parte hartu dezakete.
  • Finantzaketa jaso dezaketen ekintzak 2011ko urtarrilaren 1a eta 2012ko ekainaren 30a bitartean egin beharko dira, eta gutxienez 6 ordu eta gehienez
  • 270 iraungo dute.
  • Ondorengo prestakuntza-plan desberdinak ezarri dira: Sektore artekoak, sektorialak, bazkide-langileak barne hartzen dituzten prestakuntza-planak, Langile autonomoei zuzendutakoak, EAEko Lanbide Kualifikazioen Euskal Katalogo Modularrarekin erlazionatutako prestakuntza-planak.


Deialde honen berrinkutzarik haundiena Profesionaltasun-Ziurtapenetan oinarritutako prestakuntza planen aurkezpena da.  Profesionaltasun-ziurtapena,lan-administrazio eremuan, lanbide-prestakuntza ziurtatzeko erreminta da.  Hau daukan pertsonak lanpostu konkretu baten jarduerarako gai dela ziurtatuta izango du.


IMHk irailetik aurrera abiatuko du langile eta langabetuentzat subentzionatutako ikastaroen programazioa. Gure webean eskuragarri egongo da eta emailez jasotzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Deialdiaren testua ikusteko, sartu hemen