Lanbide Heziketaren ikasturte berria: 300 ikaslek bete dituzte gaur IMHko ikasgelak
2017/09/07
Bigarren mailako ikasleen %40tik gora dihardute Eredu Dualean.
Hasi da 2017-2018 ikasturte berria heziketa zikloetako ikasleentzat. Aurkezpen berezia izan dute gaur lehen mailakoek, eskolako funtzionamendu eta arauak ezagutzeko eta ondoren ikasgeletara igo dira. IMHn 300 ikasletik gora ditugu aurten; bigarren mailan %40tik gora dihardute Eredu Dualean, eta Danobateko Espezializazioko ikastaroa abiatu duten guztiak ere %100 dihardute lanean.
Erronken bidez ikasteko ETHAZI metodologia (ikusi bideoetan ikasleen egindako erronkak), eleaniztasuna eta Eredu Duala ardatzak izango dira ere aurten IMHn.
Ongi etorri eta eutsi gogoari!
Albiste erlazionatuak
imh-orokorra
heziketa-zikloak
- IMHko ikasle bat Madrilen ospatuko diren Lanbide Heziketako Olinpiadetan izango da
- Lanbide Heziketa eta industria mundua ezagutzeko VI. Jardunaldiak Elgoibarren
- Gipuzkoako enpresek diru laguntza jasoko dute zikloetako ikasleek praktikak euskaraz egiteagatik
- Abian, Debabarreneko II Lanbide Heziketa Azoka