Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lanbide Heziketaren 2018-19 ikasturte berria abiatu dugu IMHn
Albisteak

Lanbide Heziketaren 2018-19 ikasturte berria abiatu dugu IMHn

2018/09/07
Guztira 300 ikasletik gora ditugu aurten, Elgoibar eta inguruko eskualdeetatik etorriak.

Hasi da 2018-2019 ikasturte berria heziketa zikloetako ikasleentzat. Aurkezpen berezia izan dute gaur lehen mailakoek, eskolako funtzionamendu eta arauak ezagutzeko eta ondoren ikasgeletara igo dira.

Erronken bidez ikasteko ETHAZI metodologia, eleaniztasuna, eredu duala eta espezializazio ikastaroak ardatzak izango dira ere aurten IMHn.

Ongi etorri eta eutsi gogoari!