Lanbide heziketako 84 teknikari kualifikatu berri lan merkatura

2017/06/27 00:00:00 GMT+2
IMHko Heziketa Zikloen promozio berria dagoeneko kalean da lanerako prest. Eredu Duala 40k egin dute, %80ak lanean jarraituko du eta %20ak ikasten.

Elgoibarko IMHn Heziketa Zikloak ikasi dituzten ikasleen promozio berria dagoeneko industrian mugildu edo murgiltzeko dago. Ekainaren 15ean banatu ziren diplomak, 15IMHSARIAK sari banaketa eta Joxean Egaña IMHko sortzaile eta zuzendari izandakoari egindako omenaldiarekin batera egin zen ekitaldian.

Guztira bigarren maila amaitu duten 84 diplomatu berri dira, hauetatik 40k Eredu Dualean ikasi dute, 8k Lantokiko Prestakuntza atzerrian egin dute Erasmus programari esker eta besteek Lantokiko Prestakuntza euskal erkidegoan egin dute.

DIPLOMA BANAKETAREN ARGAZKIAK

Aipatzekoa da Heziketa Ziklo Dualen Espezializazio ikastaroa egin duen lehen promozioa diplomatu dela, mekatronikako 6 ikasle izan dira eta DANOBAT S.COOP.en egin dute prestakuntza.

Laneratze datuei erreparatuta, Eredu Duala egin ondoren %80tik gora lanean jarraitzen dute, Lantokiko Praktikak amaitu ondoren %60k enpresan darrai, eta diplomatuetatik %20k ikasten jarraituko dute, Ingeniaritza Duala edo beste ziklo bat.

Bestalde 2017-2018 ikasturtean bigarren kurtsora pasa diren ikasleen artetik 40k eredu Dualean ikasiko dute bigarren urtea. Azken urteetan errepikatzen den datua da hau, IMHn ikasleen erdiak Eredu Dualean egiten dute heziketa zikloaren bigarren kurtsoa, alegia.

Zorionak diplomatuei, zorte on ibilbide berrian eta gogoratu IMH ondoan izango duzuela behar duzuenerako!