Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lanbide heziketako 105 teknikari titulatu berri
Albisteak

Lanbide heziketako 105 teknikari titulatu berri

2018/06/18
IMHko Heziketa Zikloen promozio berriak ikasturte amaiera ekitaldia ospatu zuen ekainaren 14an.

 

Elgoibarko IMHn Heziketa Zikloak ikasi dituzten ikasleen promozio berria dagoeneko industrian mugildu edo murgiltzeko dago. Ekainaren 14an banatu ziren diplomak eta 16IMHSARIAK. Bestalde, aipamenak egin ziren EuskoSkills 2018an parte hartu duten IMHko ikasleei, eta IMHko sorreratik lanean jardun eta aurten jubilatu diren Fernando Montero eta Berna Garcia lankideei.

Guztira bigarren maila amaitu duten 105 diplomatu berri dira, hauetatik 55k Eredu Dualean ikasi dute, 8k Lantokiko Prestakuntza atzerrian egin dute Erasmus programari esker eta besteek Lantokiko Prestakuntza euskal erkidegoan egin dute.

DIPLOMA BANAKETAREN ARGAZKIAK

Aurten ere Heziketa Ziklo Dualen Espezializazioko ikasleak diplomatu dira, DANOBAT Mekatronikakoak eta Fabrikazio Aurreratukoak.

Laneratze datuei erreparatuta, Eredu Duala egin ondoren %85etik gora lanean jarraitzen dute, Lantokiko Praktikak amaitu ondoren %50k enpresan darrai; %10 lan elkarrizketak egiten dihardu eta besteek ikasten jarraitzea erabaki dute, Ingeniaritza Duala, unibertsitatean edo beste ziklo bat eginez.

Bestalde 2018-2019 ikasturtean bigarren kurtsora pasa diren ikasleen %50k eredu Dualean ikasiko dute bigarren urtea. Azken urteetako joera mantentzen da, beraz.

Zorionak diplomatuei, zorte on ibilbide berrian eta gogoratu IMH ondoan izango duzuela behar duzuenerako!