Kurtso hasiera Lanbide Heziketan

2012/09/06 18:40:00 GMT+2
Gaur eman zaio hasiera ofiziala IMHko Heziketa Zikloetako 2012-2013 ikasturte berriari.

Guztira 197 ikasle izango ditugu IMHko lanbide heziketa ikasten, 1. mailan 114 eta bigarrenean 83. Ohikoa den bezala, mutilak nagusi izango dira (%95) eta bestalde, Elgoibartarrak 46 (%23).

Aurten IMHn emango diren Heziketa Zikloak izango dira:

Goi-mailan:


Erdi-mailan:


Hezibi edo txandakatzea zikloetan: Berritasuna

Duela urte batzuk martxan izan genuen Ikasi eta Lan proiektuaren antzeko formula abiatuko da aurten, Eusko Jaurlaritzak sustatu duen HEZIBI programa alegia (ikasketak eta lana txandaka). IMHko ikasleek HEZIBI programan ere parte ahal izango dute. Ikusi hemen HEZIBIri buruzko informazioa.