Joxean Egaña, IMHko sortzaile eta zuzendari izandakoari omenaldia

2017/07/13 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 15ean eta uztailaren 12an egin zitzaizkion merezitako omenaldi publikoaren eta lankideen agurraren bideoak hemen ikus daitezke.

IKUSI ARGAZKIAK...

(Ikusi azpian hitzaldiak banaka)

(Bideoa jatorrizko bertsioan)

Joxean Egaña Ajuria betidanik ezagutu dugu IMHn. IMHren sorreran parte hartze zuzena izan zuen Jose Rejo eta Javier Lopezekin batera. IMH martxan hasi zenean Zuzendari administratiboaren ardura hartu zuen eta 2000 urtean, Jose Rejoren ordez Zuzendari Kudeatzailea izatera pasa zen. 2016an, jubilazioa gertu zuela, erreleboa pasa zion IMHko zuzendaritza berriari eta 2017ko uztailean iritsi zaio jubilatzeko momentua.

Bere izaera ekintzaileak bideratu du IMHn 100 lanpostu inguruko egitura sortzeak. IMHko zuzendaria izan den aldetik, une oro saiatu da IMHk enpresa industrialetako langileen beharrei erantzuna ematen. Datu bat: azken 25 ureetan IMHtik Heziketa Ziklo Industrialetako 2.200 ikaslek ikasi dute, Ingeniaritza Dualean ikasitako beste 600 ikasle, eta Enplegurako Prestakuntzan ikastaroak egin dituzten beste 50.000 ikasle.

Zuzendari postuan betidanik izan da elkarrizketarako irekia eta pertsonekin errespetuz jokatzekoa, eta buru belarri saiatu dada lan-bizitza eta familia-bizitzaren uztarketa sustatzen, gizarteko helburu izatera iritsi aurretik.

Lankideen agurra ere jaso du Joxeanek, bere lankide Joserra Solerarekin batera

Bere ausardiak eta sormenak lagundu du IMH hainbat gaitan zentro aitzindaria izaten: lanbide-heziketa duala, unibertsitateko hezkuntza-duala, nazioartekotzea (Txina, Malasia, Mexiko, Colombia,Venezuela, Txile, Indonesia, Honduras, El Salvador...), enpresa txiki eta ertainen berrikuntza aplikatuan....

Bere eskuhartze publiko guztietan Elgoibar eta Debabarrena gure eskualdea aipatu du, makina erremintaren iturburutzat.

Aipatu beharra dago ere elkarlan publiko-pribatuaren errentagarritasunaren balioaren sustatzaile sutsuenetako bat izan da.

Laburbilduz, IMHn landu duen lidergoari esker, oso ongi baloratuta dagoen erakundea uzten du martxan, eta etorkizun handikoa, gizarteari zerbitzua emateko helburua ardatz duela.

Eskerrik asko, Joxean!


 

 

 

 

 

IKUSI HEMEN LANKIDEEN OMENALDIKO BIDEOA...