Jon Lapeiraren bideo-elkarrizketa; helburua: Worldskills2015

2015/06/25 00:00:00 GMT+2
Jon Lapeira, IMHko Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioko ikaslea arratsaldero ari da Mastercam programa ikasten CNC Tornuaren Skills-a prestatzen.

Jon Lapeirari, Spainskills2015 proban urrezko domina irabazi zuen IMHko ikasleari elkarrizketa egin diogu. Eskolak amaitu badira ere egunero etortzen da IMHko tailerrera, Mastercam programa ikastera, hori baita lanbide heziketako mundu mailako olinpiadetan CNC Tornuko Skills proban erabiliko duena.

Jon Lapeira, Igor Larrañaga tutore eta Iñaki Hernandez aurreko SpainSkillsetan urrezko domina izandako ikasle ohia  Sao Paulon, Brasilen, izango dira Worldskills2015 lehiaketan parte hartzen abuztuaren 11tik 16ra bitartean.

Aurretik bidaltzeko eskatu digutenez, lehiaketan erabiliko dituen erremintak kaxetan prestatu eta dagoeneko bidali ditugu.