Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jardunaldi Teknikoa:VoIP, erakundeen arteko IP bidezko telefonia sare pribatuak
Albisteak

Jardunaldi Teknikoa:VoIP, erakundeen arteko IP bidezko telefonia sare pribatuak

2007/11/30
Software askean oinarritutako telefonia sistema garatu eta ezarri duen proiektuaren aurkezpena, erakunde batentzat elkarlanerako aukera berriak eskaintzen dituena eta diru aurrezte garrantzitsua suposatzen duena. IMH, abenduak 11, 11.00etan.

Jardunaldian Lanbide Heziketako 5 ikastetxek (IMH – AEG – Don Bosco – Miguel Altuna – Armeria Eskola) landu duten Voip-Asterisk proiektuaren aplikazio praktikoa aurkeztuko da. Hitzordua: datorren abenduaren 11an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.


Voip-Asterisk proiektua Eusko Jaurlaritzaren Etengabeko Ikaskuntzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuari esker burutu da.


EGITARAUA ETA IZEN EMATEAK...