Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jardunaldi teknikoa: Fabrikazio Gehigarriaren azken berritasunak, esperientziak eta etorkizuna
Albisteak

Jardunaldi teknikoa: Fabrikazio Gehigarriaren azken berritasunak, esperientziak eta etorkizuna

2018/09/28
Urriaren 16an Chicagoko azken IMTS azokaren berritasunak, aplikazio praktikoak eta unibertsitate espezialista titulu berriari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.

IMH - Elgoibar. 2018ko urriak 16

 

Fabrikazio Gehigarria industria 4.0ren ardatz teknologikoetako bat izanik enpresei eremu honetan murgiltzen laguntzea da gure xedea. Chicagon Gehigarriari buruz irailean egin den azken azokan berritasunak ekarriko ditugu oraingoan, eta baita teknologia aurreratu honen esperientzia errealak ere azalduko ditugu. Azkenik IMHk UPV/EHUrekin batera sortu duen Fabrikazio Gehigarriaren espezialista tituluaren berri ere emango dugu, teknologian sakondu eta aditua izateko aukera egokia izan daiteke eta.

Ez galdu aukera eta eman izena!

EGITARAUA:

  • 09:00 - 09:15 - Ongi etorria. Naiara Zubizarreta, ADDIMAT-eko arduraduna.
  • 09:15 - 10:00 - Chicagoko IMTS-ko azken berritasunak. Aitzol Lamikiz, UPV/EHU-ko Ingeniaritza Mekanikoko Saileko katedraduna.  Additive Manufacturing Conference 2018
  • 10:00 - 10:45 - Enpresekin egiten ari diren proiektuen esperientzia praktikoak. Haize Galarraga, TECNALIAko Fabrikazio Gehigarriaren eremuko arduraduna.
  • 10:45 - 11:00 - IMHko azken garapenak Fabrikazio Gehigarriaren eremuan eta Espezialista Unibertsitate titulu berriari buruzko informazioa. Xabier Cearsolo, IMHko Fabrikazio Gehigarriaren estrategiari buruzko arduraduna.