Jardunaldi teknikoa: Esperientziak Mekanizazio prozesuen hobekuntzan eta profil profesional berrietan.

2009/11/23 00:00:00 GMT+1
Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Zuzendaritzaren parte-hartzearekin, abenduaren 1ean, 16:00etan, GIGA eta DRS kasuak azalduko dira Elgoibarko IMHn.

JARDUNALDIAREN AURKEZPENA:

Abenduaren 1eko jardunaldian IMH eta enpresaren arteko harreman zerbitzua sakonduz, bide berriak ekarri dituen bi esperientzia azalduko ditugu; lehen kasuan GIGA proiektuan mekanizazio prozesu hobekuntzetan lortutako  soluzio berritzaileak azalduko dira adibide gisa eta bigarrenean Danobat Railway Systems-ekin egindako lankidetza ezagutu ahal izango da, bere profilen identifikazioa eta bezeoari ematen zaion formazioa produktuaren balio erantsi bezala, alegia.

Honez gain, gonbidatu berezia izango dugu, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzako Zuzendaria, non proiektu teknologikoen inguruan lan ildo berriak azalduko dituen.

IMH 20 URTE

Transferentzia teknologikoari buruzko jardunaldi honek hasiera emango dio Elgoibarko Makina Erremintaren Institututuaren Fundazio sustatzailea, duela 20 urte sortu zela eta, antolatutako ekintzeiIMHk, hau dela eta, zabaldu nahi du 20 urteetan egindako lana eta baita ere etorkizuneko estrategiak.

IMH sortzen parte-hartu zutenen elkarlanari esker hainbat gauza lortu dira: 30.000 langile eta langabetu  baino  gehiagok Prestakuntza Iraunkorreko ikastaroak egin dituzte, 1.500 ikasle baino gehiagok Heziketa Zikloetan prestatu dira eta 400 baino gehiago Txandakako IMH Ingeniaritzan. Horrez gain, IMHk negozio unitateak sortu ditu gaitasunen kudeaketa, zerbitzu tekniko eta hezkuntza-teknologiaren transferentzia  esparruan.

IZEN EMATEA .... (Telefonoan Leire Alberdi, 943744132 / imh[arroba]imh.es

EGITARAUA (deskargatu triptikoa hemen) ...

  • 16:00 Ongi etorria. Joxean Egaña jauna. IMHko Zuzendaria.
  • 16:10 Aurkezpen instituzionala.  Xabier Sabalza jauna. Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Berrikuntza Zuzendaria.  Berrikuntza Teknologikoen proiektuentzat egungo eta etorkizuneko jarduera ildoak.
  • 16:45 Mekanizazio prozesuen hobekuntza: GIGA proiektuaren kasu praktikoak. Fermin Lazkano, IMHko Proiektu Kudeatzailea. 
  • 17:10 DRS kasua, proiektua integratzailea: Enpresa aurreratuentzako zerbitzuen kasua,  Antxon Lopez Usoz jauna, Danonbat Railway Systems-eko Zuzendaria / Profil profesional berriak, Javier Lopez jauna, IMHko Zuzendari Teknikoa.
  • 17:40 Solasaldia.
  • 17:55 Itxiera.

IMHren 20. urteurreneko jardunaldi hau KUTXAren laguntzarekin antolatu da