Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jardunaldi/Azoka: Elgoibarko Prestakuntza Eskaintza
Albisteak

Jardunaldi/Azoka: Elgoibarko Prestakuntza Eskaintza

2010/04/08
Elgoibarko Udalak, IMHk eta Mekak antolatuta, apirilaren 17an, 11:00etan Kultur Etxeko sotoan Elgoibarko Lanbide Heziketa eta Ingeniaritzari buruzko informazioa eskainiko da guraso, gazte eta interesatuentzat.

Elgoibarko Udalak 2007-2011 Legegintzaldi Planean definitu zituen helburuen artean, bertako prestakuntza-eskaintza sustatu eta ezagutzera ematea aurreikusi zuen eta era horretan, Elgoibar Lanbide Heziketaren eta Ingeniaritzaren eredu bilakatzea.


Prestakuntzak gazteentzat eta ondorioz herritarrentzat duen garrantziaz jabeturik, urte honetan zehar Udalak zenbait ekintza planteatu ditu ikasleen artean Lanbide Heziketa sustatzeko helburuarekin (besteak beste, sentsibilizazio jardunaldiak ikastetxeetan eta bisitak Elgoibarko enpresetara).


Prozesu honetan gurasoak ere kontutan hartu izan dira, izan ere, seme-alaben etorkizun akademikoaren aurrean, gurasoen orientazioa eta parte hartzea oso garrantzitsua izan daitekeela uste baita eta horregatik, gurasoei zuzenduriko Jardunaldia/Azoka antolatzea erabaki du Udalak, haiek ere Elgoibarren dagoen prestakuntza-eskaintzaren berri izan dezaten.


Datorren apirilaren 17an, larunbatean, antolatutako jardunaldia/azoka goizeko 11.00etan hasi eta 13.15 inguruan amaituko da Kultur Etxeko Sotoan eta bertan, IMH eta MEKA ikastetxeek beraien prestakuntza-eskaintzaren aurkezpena burutuko dute. Banakako kontsulta pertsonalizatuak ere burutu ahal izango dira informazio-mahaietan.


Ikusi hemen egitaraua ...


Ikusi albisteak:


- Lanbide heziketa sustatzeko azoka egingo dute zapatuan

- La formación profesional de Elgoibar se lanza a la calle


Jardunaldi/Azoka: Elgoibarko Prestakuntza Eskaintza