Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itzuli dira atzerriko misiotik Ingeniaritza Dualeko ikasleak
Albisteak

Itzuli dira atzerriko misiotik Ingeniaritza Dualeko ikasleak

2018/12/04
%22 Asian, %67 Europan eta %11 Ameriketan izan dira lan-kultura berriak bizitzen iraila-azaroa bitartean. Eutsi azken txanpari!

IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleek 3. maila amaitu eta 4. maila hasi aurretik atzerriko enpresetan egiten dute egonaldia ("atzerriko misioa") iraila-azaroa bitartean. Gehienak itzuli dira eta Graduko 4. ikasturteari ekin diote azaroaren amaieran. Beraien enpresetako atzerriko egoitzetan, edo bezero edo hornitzaileen enpresetan egiten dute egonaldia gehienbat. Aurten herrialde hauetan izan dira: %22 Asian (India eta Txina), %67 Europan (Alemania, Erresumar Batua, Polonia, Frantzia, Suiza,...), %11 Ameriketan, (AEB eta Mexiko).

Itzuli dira atzerriko misiotik Ingeniaritza Dualeko ikasleak

Tianjin, Txinako CSMCren 15 urteurrenean Ingeniaritza Dualaren ikasleak atzerriko misioan