Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ingeniaritza Dualeko ikasle ohientzat GRADU berriaren titulua lortzeko ikastaroa hasi da
Albisteak

Ingeniaritza Dualeko ikasle ohientzat GRADU berriaren titulua lortzeko ikastaroa hasi da

2016/11/07
UPV/EHUra atxikitutako Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza GRADUA 2011an ematen hasi ginen IMHn, eta orain, data horren aurretik ikasi zuten ikasleek aukera izango dute ikastaro baten bidez titulu berria eskuratzeko.

2011 urtearen aurretik IMHn Ingeniaritza Duala ikasi duten ikasle ohi talde batek gaur hasi du Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza GRADU berriaren titulua lortzeko ikastaroa. Ikasle hauek CESI titulu ofiziala edo VAE dutenak dira.

2017ko ekainaren 26 arte iraungo du, 398 ordu aurrez-aurreko eskola ordu eta proiektuarekin, eta Asmaola eraikineko ERMUARAN gelan izango dira, astelehen, astearte eta asteazkenetan, 17:00etatik 21:00ak bitartean.

Ikasgaiak honakoak izango dira (gaztelaniaz emango da): Kimika, fluidoen ingeniaritza, diseinu industriala, elektronika, materialen erresistentzia, makinen diseinu eta dinamika, prozesu eta produktuen analisia eta egitura, berrikuntza proiektuak, Berrikuntzaren sistemak, politikak eta ekonomia. Guztira 71 kreditu emango dira eta Fundazio Tripartitaren bidez hobaritu ahal izango dira.

Ikastaroaren aurkezpenean promozio desberdinetako hainbat aurpegi ezagun ikusi ditugu aspaldiko partez, poztekoa. Guztioi zorte ona opa dizuegu, eutsi goiari eta ekin gogotsu, lortuko duzue eta!

  • Ikastaro honen inguruko informaziorik nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Itziar Egigurenekin, 943748264 telefonoan edo ingeniaritza.ehu[abildua]imh.eus helbidera idatziz.