Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren ikasturte berria abiatu dugu IMHn

2018/09/11 00:00:00 GMT+2
Zure enpresan unibertsitate Gradu edo Master dualeko ikasle bat hartu nahi duzu? Jar zaitez harremanetan Leire Alberdirekin 943744132 telefonoan edo ingeniaritza.ehu@imh.eus helbidean.

200 matrikulatik gora izango ditu Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak 2018-2019 ikasturterako. Inguruko herrietatik, zein Euskal erkidego, kanpo erkidego eta nazioartetik etorritako ikasleek Formakuntza Eredu Duala-ri ekingo diote Gradu zein Masterrean.

Prozesu eta produktu berrikuntzan ingeniaritza Graduko ikasleak martxan dira dagoeneko eta Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrekoek irailaren 21ean 14:00etan izango dute aurkezpena.

GRADUAren promozio berriak aste honetan hasi du ikasturtea. Bestalde, 2. eta 3. mailakoak joan den astetik daude martxan eta 4. mailakoak atzerriko misioa egiten dihardute azaro amaiera arte.

Irailaren 21ean 14:00etan DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate master berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dugu IMHn.

Bestalde IMHko Espezialista titulu berrietan izena emateko epea zabalik dago. Fabrikazio Gehigarriaren Espezialista eta 4.0. Industriarako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuen Espezialista tituluak ere UPV/EHUra atxikituak dira hauek ere eta hasiera udazken honetan izango da. Ikusi hemen IMHko Espezialista tituluei buruzko informazio gehiago..

Ongi etorri denei eta eutsi gogotsu ikasturte berriari!