Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ingeniaritza Dualaren enpresa-tutoreekin topaketa.
Albisteak

Ingeniaritza Dualaren enpresa-tutoreekin topaketa.

2017/10/03
Ikasleen jarraipenean garrantzitsuak diren mugarriei buruzko saioan parte hartu dute hainbat enpresetako tutoreek.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera Graduaren 5. promozioko enpresetako tutoreekin bilera izan dute Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako tutoreek.

Saio honetan formakuntza, jarraipen eta ebaluazio prozesuaren inguruko argibideak jaso dituzte enpresa ordezkariek eta guztien artean prozesuan bizi dituzten esperientziak partekatu dituzte.

Ingeniaritza Dualaren enpresa-tutoreekin topaketa.

Ingeniaritza Dualaren Graduko 5. promozioko enpresetako tutoreekin egindako topaketa