Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako bi proiektu ekintzaile "Reto Textia" lehiaketan finalistak
Albisteak

IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako bi proiektu ekintzaile "Reto Textia" lehiaketan finalistak

2015/11/25
Lehiaketaren 9 proiektu finalistek, hauen artean Iñaki Arrizabalaga eta Julen Arrieta gure ikasleak eta estatuko zein atzerriko enpresak eta ehungintzaren zentro teknologiko bat, azaroaren 24an egin zituzten aurkezpenak.

Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleek, Berrikuntza Proiektuen moduluko irakasleen laguntza eta sustapenaren bidez, TEXTIA erronkari aurre egitea erabaki zuten.

"Reto TEXTIA"(**) Materialetatik abiatuta negozioa sortzeko ideia ekintzaileak kaptatzeko nazioarteko lehiaketa da. Hautagaien egin beharreko lanak izan dira:

  • produktu berriaren diseinuaren ezaugarri teknikoak definitu
  • proposatutako aplikazioak erantzuna ematen dion bezeroaren arazoa definitu
  • bezero segmentuari erantzutean mekatu aukera globala eurotan estimatu
  • definitu aplikazioak nola ematen dion balioa bezeroari
  • etekinen aurreikuspenak
  • dagoeneko merkatuan dauden produktuekiko lehiakortasun abantailak
  • litekeen lehiakideak identifikatu, eta bere indarguneak eta ahuleziak ere.


INGENIARITZA DUALEKO Ikasleek lortutako emaitza ikusgarritzat jo dezakegu:

Ikasle batzuk ikasgelan landutako proposamenak bidali zituzten lehiaketara, eta 9 proiektu finalistetatik 2 IMHko Ingeniaritza Eskolakoak izan dira. Finalisten artean profesionalak ziren lehian, estatuko zein atzerriko enpresak eta ehuntzearen zentro teknologiko bat tartean.

Azaroaren 24an epaimahaiaren aurrean egindako aurkezpenean, Iñaki Arrizabalaga eta Julen Arrietak euren proiektuen aurkezpen bikaina egin zuten. Lehiaketa irabazi ez arren (saria 14.00 euro eta prototipoaren ekoizpena, gehi salmenten royaltiak), profesionaltasun eta kualitate sendoak dituztela ikusi ahal izan genuen, finalisten artean gazteenak izanik.

** TEXTIA TECNALIA zentro teknologikoak garatutako material berritzailearekin egindako produktuak merkaturatzeko sortutako enpresa da. Material berritzailea semi-zuntz "adimendua" da.

 

ZORIONAK Iñaki Arrizabalaga eta Julen Arrietari lortutako mailagatik!

IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako bi proiektu ekintzaile "Reto Textia" lehiaketan finalistak

Iñaki Arrizabalaga eta Julen Arrieta, Ingeniaritza Dualeko ikasleak, RETO TEXTIAko finalisten aurkezpenean