IMHn landutako elektrohigadurari buruzko EHUko tesia aurkeztu da ISEM biltzarrean

2016/04/29 00:00:00 GMT+2
Munduko ospe handieneko biltzar hau EHU/UPVk antolatuko du Bilbon bi urte barru.

Aintzane Condek eta Josean Sanchezek parte hartu dute joan den astean TOKYOn burutu den , "CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining" ISEM biltzarraren 18. edizioan. Biltzar hau mundu mailako elektrohigaduraren eremuko ospe handiena duena da.

Aintzane Conde IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan elkarlanean dihardu elektrohigadurari buruzko bere tesia garatzeko eta biltzarrean bere tesiaren atal bat aurkeztu du.

Bere aldetik, Josean Sanchez katedradunak UPV/EHUko ordezkari nagusi bezala, ISEM biltzarraren lekukoa jaso zuen, bi urte barru Bilbon antolatuko baitu Euskal Herriko Unibertsitateak

Josean Sanchez  Bilboko Goi-Mailako Ingeniaritza Teknikoko Eskolako katedradun izateaz gain, IMHko Patronatuko EHUko ordezkaria da eta Fabrikazio Aurreratuaren Nodoko Batzorde Estrategikoko partaidea da.