IMHko VII Triatloia

2007/07/22 23:00:00 GMT+1
IMHko lankideek igeriketa, bizikleta eta cross probak gainditu zituzten Elgoibar eta Mutriku artean egindako saioan.

Joan den uztailaren 20an burutu zen VII Triatloia. Hasteko igarilariek Mutrikuko igerilekutik abiatu eta mollarrien artean aritu ziren. Olatuak-olatu, Ruben Odriozola izan zen garailea.

Ondoren, txirrindulariak kaskoa jantzi eta Mutrikuko Jarri-Tokiko aparkalekutik abiatu ziren IMHko sarrera arte. Helmuga lehenengoa ikusi zuena berriz ere Ruben Odriozola izan zen.

Txirrindulariek heldu hala, korrikalariei dorsala jantzi eta ziztuan zuzendu ziren Sallobenteko baselizaren hormak ikutu eta buelta egiteko. Hirugarren frogako txapelduna Betizu - Ruben Odriozola izan zen.

Diplomak banatu ondoren, parte hartzaile guztiek, antolatzaileek eta animatzaileek hamarretako goxoa izan zuten indarrak berreskuratzeko.

Zorionak eta has gaitezen jada entrenatzen, VIII Triatloirako gutxiago falta da eta!

Talde parte-hartzaileak (sailkapenaren arabera):

BETIZU

  • Rubén Odriozola

TRIALARI

  • Roberto Altzerreka
  • Javi López
  • Roberto Altzerreka

KATUA

  • Bernard Lecat

MUXAOLA

  • Aitor Muniozguren
  • Olatz Arriola
  • Ixaka Egurbide

DRIN-TINeruak

  • Edurne Bilbao
  • Iker Jausoro
  • Juanjo Larramendi