IMHko Unibertsitate Master ofizial berria: Digital Manufacturing

2018/03/11 01:00:00 GMT+2
"Digital Manufacturing" Unibertsitate Master ofiziala eta "Fabrikazio Gehigarria" eta "Datuen analitika prediktiboko proiektuak Industria 4.0rako" berezko titulu berriak emango ditugu IMHn 2018an.

Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratuan murgilduta dauden enpresekin elkarlanean, UPV/EHUra atxikitutako (*)  Unibertsitate Master Ofizial berria abiatuko dugu Elgoibarko IMHn 2018an: Fabrikazio Digitala edo Digital Manufacturing izenekoa, eta bi berezko titulu: "Fabrikazio Gehigarria" eta "Datuen analitika prediktiboko proiektuak Industria 4.0rako".

DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate masterra DUALA da: %50eko gutxieneko lanaldiarekin

Industriaren 4. iraultzari erantzuna emateko gure enpresek behar dituzten profil berriak ere prestatuko ditugu IMHn Unibertsitate Master mailan.

Eskatu hemen DIGITAL MANUFACTURING UNIBERTSITATE MASTERRA katalogoa...

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Edurne Bilbaorekin 943744132 telefonoan edo ingeniaritza.ehu@imh.eus helbidean

 

(*) Unibertsitate Master Ofiziala eta Berezko titulu biak Unibasq-en onartzeko tramitean daude