Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHn lan egiteko eskaintza: Fabrikazio Mekanikoko irakasle-aholkularia
Albisteak

IMHn lan egiteko eskaintza: Fabrikazio Mekanikoko irakasle-aholkularia

2017/11/16
Enpresekin mekanizazio proiektu eta zerbitzuetan parte hartzea eta Fabrikazio Mekanikoko alorreko ikastaroak ematea izango da bere eginkizuna.

FUNTZIOAK

  • Enpresekin mekanizazio proiektu eta zerbitzuetan parte hartzea.
  • Fabrikazio Mekanikoko alorreko ikastaroak ematea


ESKAKIZUNAK

  • Goi mailako heziketa zikloa Fabrikazio Mekanikoa espezialitatean eta Ingeniaritza ikasketak (mekanika espezialitatean)
  • CNC ezagutzak eta esperientzia (Heidenhain, Fanuc, Siemens, Fagor)
  • Mekanizazio prozesuen definizioan eta hobekuntzan esperientzia
  • CAD/CAM ezagutzak eta esperientzia
  • Tornuak, fresatzeko makinak eta multiprozesu makinen erabilpenean esperientzia
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa

 

BALORATUKO DA

  • Irakaskuntzan esperientzia.

Interesik baduzu bidali zure CV-a pdf formatuan (euskaraz hobe) imh@imh.eus helbidera azaroaren 30a baino lehen, eta gaian adierazi "Fabrikazio Mekanikoko irakasle-aholkularia"

IMHn lan egiteko eskaintza: Fabrikazio Mekanikoko irakasle-aholkularia

IMHn lan egiteko eskaintza: Fabrikazio Mekanikoko irakasle-aholkularia