IMHko IV Triatloia

2004/07/25 23:00:00 GMT+1
IMHko 19 lankidek igeriketa, bizikleta eta cross probak gainditu zituzten joan den uztailaren 23an, Elgoibar eta Mutriku artean egindako saio kementsuan.

Hasteko 9 igarilariek Mutrikuko mollarrien artean aritu ziren. Olatuak-olatu, aurten ere Mónica Gil izan zen lehen iritsi zena.

Ondoren, txirrindulariak kaskoa jantzi eta Mutrikuko semaforoetatik abiatu ziren IMHko sarrera arte. Oraingoan helmuga lehenengoa ikusi zuena Iñaki Iraola izan zen.

Txirrindulariek heldu hala, korrikalariei dorsala jantzi eta ziztuan zuzendu ziren Sallobenteko baselizaren hormak ikutu eta buelta egiteko. Hirugarren frogako txapelduna Iñaki Iraola izan zen.

Aipamen berezia egin da aurten, dorsal onenarentzat; kasu honetan "Baloria behar da" taldeak jaso zituen txaloak.

Diplomak, ohorezko lore eta burukoak banatu ondoren, parte hartzaile guztiek, antolatzaileek eta animatzaileek hamarretako goxoa izan zuten indarrak berreskuratzeko.

Zorionak eta has gaitezen jada entrenatzen, V Triatloirako gutxiago falta da eta!

Talde parte-hartzaileak (sailkapenaren arabera):

TALDEA-Igeriketa-Bizikleta-Lasterketa

  • OLATARRAK; Koro Gabiola; Iñaki Iraola; Iñaki Iraola;
  • SUPERBAT; Ruben Odriozola; Ruben Odriozola; Ruben Odriozola;
  • AUSKALO; Mónica Gil; Joxemi Oskoz; Garatz Oskoz;
  • 3D; Joxean Egaña; Javi Lopez; Roberto Altzerreka;
  • ANDER + 2; Ander Elola; Joxean Erostarbe; Kaspis (Joxean Elizalde)
  • 69 ;-) Peio Arreitunandia; Javi Garrido; Peio Arreitunandia;
  • IKER JAURSORO; Iker Jaursoro; Iker Jaursoro; Iker Jaursoro;
  • MIKEL ARREGI; Mikel Arregi; Mikel Arregi; Mikel Arregi;
  • BALORIA BEHAR DA!; Edurne Bilbao; Noreen O¨Callaghan; Susana Azpilikueta;