IMHko Ingeniaritza DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate master berria

2018/04/26 00:00:00 GMT+2
Masterra UPV/EHUra atxikituta dago, ofiziala eta eta duala, hau da ikasle aldi berean enpresako langilea da eta masterrak irauten duen bi urtetan enpresako Industria 4.0ren inguruko proiektu erreala garatuko du.

Masterra UPV/EHUra atxikituta dago, ofiziala eta eta duala, hau da ikasle aldi berean enpresako langilea da eta masterrak irauten duen bi urtetan enpresako Industria 4.0ren inguruko proiektu erreala garatuko du.

IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Ingeniaritza Dualaren Eskolak DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate-master berria aurkeztu du, UPV/EHUra Atxikitua izanik*. Masterra irailean abiatuko da.

IMH erreferentziazko prestakuntza- eta frogaketa-zentroa da fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren esparruan. Produkzio-industrian beharrezkoak diren gaitasun teknikoen ikasketa-kurba bizkortzen laguntzen du. Unibertsitate-master berri honek duela 20 urte Berrikuntzako Ingeniaritza Dualaren graduarekin hasitako goi-mailako unibertsitate-ikasketen ibilbidea osatzen du.

IMHko DIGITAL MANUFACTURINGeko Unibertsitate Masterra, gradua bezala, modalitate DUALean ematen da oso-osorik. Eredu horrek badu abantaila bat: ikasleak, enpresak eta unibertsitateak elkarrekin jarduten dute, eta, hasieratik, pertsonaren garapenerako helburu bera dute. Unibertsitateaz gain, enpresa ere gaitasunak ikasteko eta garatzeko ingurunea da, eta modu aktibo, koordinatu eta planifikatuan integratzen da prozesuan. Gainera, prestakuntza-programako zenbait irakasgai proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-metodologiaren bidez ematen dira.

DIGITAL MANUFACTURING Unibertsitate Masterraren programan, hainbat arlotako prestakuntza ematen da: fabrikazio aurreratuko ingeniaritzaren gaitasun teknikoak (automatika, mekanika, elektronika,etab.), industria-antolaketako oinarriak, eta digitalizazio industrialaren behar berriak konektatutako fabrika adimendunetarako.

Masterrak 90 kreditu ditu, eta ikasle graduatu berriei zein enpresan 4.0 industriako proiektuak garatzeko helburu profesionalak dituzten langileei zuzenduta dago.

Masterrak irauten duen bi urteetan, ikasleek lan egin eta prestakuntza presentziala jasoko dute, industriaren arloan izen handia duten lekuetan: Elgoibarko IMHn, Tecnaliaren egoitzan Donostian, Elgoibarko IK4 – Ideko zentro teknologikoan, eta Zamudioko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan (CFAA).

Programa inguruko puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. Enpresa horiek edukiak zehazten lagundu dute, eta irakatsi egiten dituzte. Gainera, zenbait erakundetako irakasle eta profesional ospetsuek —eta euren ezagutza arloetan aitzindariek— ere hartzen dute parte.

Ikasleek lan-jardunaldiaren % 50eko kontratua (gutxienez) sinatzen dute. Beraz, enpresan ere egiten dute masterra, eta master amaierako proiektua benetan gauzatzen da ikaslearen, enpresaren eta unibertsitatearen artean. Aukera aparta da etorkizuneko ezagutzak lortzeko, proiektu bat garatuz eta 4.0 industriarekin lotutako teknologiak aplikatuz.

Masterraren xehetasunak ezagutu nahi dituzten enpresa zein graduatuentzat informazio saioa egingo da IMHn maiatzaren 9n 18:0etan. Informazioa unibertsitatemasterra.imh.eus webgunean aurki daiteke.

*DIGITAL MANUFACTURING unibertsitate masterra ofiziala da eta Unibasq-en egiaztapenaren zain dago.

IMHri buruz...

Informazio gehiago:

Edurne Bilbao Maiza

Komunikazioa

edurne@imh.eus