Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHko ikasleak prest IKASENPRESA azokan saltzeko!
Albisteak

IMHko ikasleak prest IKASENPRESA azokan saltzeko!

2019/02/13
Lanbide Heziketako ekintzailetzaren 8. topaketan parte hartuko dute IMHko Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioko lau taldek.

Dagoeneko ikasleak prest ditugu ekintzailetza lantzen den IKASENPRESA azokan parte hartzeko:

KRASK, GAMESTOOL, MMX+DONLAS, ZIKIRRI taldeak dira eta hona hemen beraien produktuak:

  • ENPRESAREN IZENA: KRASK
    SALTZEN DUTEN PRODUKTUA: Kraskagailuak
  • ENPRESAREN IZENA: GAMESTOOL
    SALTZEN DUTEN PRODUKTUA: Errota ezberdinak
  • ENPRESAREN IZENA: MMX+DONLAS
    SALTZEN DUTEN PRODUKTUA: motorrerako pieza ezberdinak.
  • ENPRESAREN IZENA: ZIKIRRI
    SALTZEN DUTEN PRODUKTUA: Bizikletaren pedalentzako egokigailua eta bizikletaren eskulekuaren potentzia pieza.

Hitzordua: 2019ko otsailak 14, 10:00-13:00, EIBARREN, Untzaga Plazan, IKASENPRESA AZOKAN! Zorte on!