Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHko ikasleak ikasenpresa kongresuan izan dira ekintzailetza lantzen
Albisteak

IMHko ikasleak ikasenpresa kongresuan izan dira ekintzailetza lantzen

2018/11/30
Azaroaren 27an Donostiako Tabakaleran antolatu den lanbide heziketako Ikasenpresa Kongresuko 2. edizioan 16 ikaslek parte hartu dute.

Azaroaren 27-an Gipuzkoako ikasleek IKASENPRESA Kongresuaren 2. edizioa izan zuten Donostiako Tabakaleran eta han egon ziren IMH-ko 16 ikasle.

Lanbide Heziketako ikastetxeetan IKASENPRESA programan parte hartzen ari diren ikasle guztiak han izan ziren.

Ikasleen artean ekintzailetza eta ekintzaile kultura sustatzen ditu programa honek. Ekintzaile izaten, ekinez ikasten dute ikasleek programa honetan, erreminta metodologiko nagusitzat enpresak sortzea dutelarik.

Kongresuaren helburu nagusia, sareko lankidetza sustatzea da. Horregatik, ikasleak (hainbat ikastetxetatik hurbilduak eta hainbat lanbide arlotakoak) elkarrekin lanean aritzeko elkartu ziren zenbait tailerretan.