IMHk makinak berritu ditu

2003/07/17 23:00:00 GMT+1
Joan den uztailaren 17an, Makina Erremintaren Institutuak bere lantegiko gune konbentzionaleko 15 tornu aldatu zituen generazio berriko beste horrenbestegatik.

“Pinacho” tornu berriak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hornitutakoak dira, Euskadiko Lanbide Heziketako 15 ikastetxeetan egiten ari den “Eskoletako Lantegien Berrikuntza” proiektuaren arabera, guztira 100 makina baino gehiago berriztatuz.

Erretiratu diren 15 tornuak Argentinara bidaliko dira, bertako Lanbide Heziketako ikastetxeetako lantegiak hornitzeko, hau ere Hezkuntzaren planaren barrutian.