"IMH25 urte enpresekin" saio teknikoak: Giza Baliabideen azken joerak

2015/05/05 00:00:00 GMT+2
Maiatzaren 15ean goizeko 11:15ean saio tekniko berezia egingo dugu enpresentzat Giza Baliabideen arloan enpresekin lantzen ari garen azken joerak eta kasu errealak azaltzeko, IMHk 25 urte betetzen duen urte honetan.

IMH-Makina Erremintaren Institutua duela 25 urte sortu zen eta urte hauetan enpresekin batera egin du lan, prestakuntza, proiektu eta zerbitzuak etengabe garatuz eta berrikuntzaren eskutik ekarpena eginez. Orain inoiz baino gehiago enpresetan gaude, enpresekin elkarlanean; hortaz, maiatzaren 15eko saio tekniko laburretan gai zehatzak aurkeztuko ditugu, zerbitzu eta proiektu errealen kasuak, zure enpresari balio diezaiotenak berrikuntza eta hobekuntzaren bidez lehiakorragoak izaten laguntzeko.

SAIOA: Maiatzak 15, ostirala, 11:30-13:00

  • Enpresetako giza baliabideen arduradunentzat

Optimizatu eta hobetu zure antolakuntza azken joeren bidez: balioen lanketa, kudeaketa eta emaitzetan langileen parte hartzea, ikasketa-komunitateak eta sare integratuak, Kasu errealen azalpena enpresen eskutik.

IMH prestakuntza eskaintzeaz gain, beste hainbat eremutan laguntzen die enpresei giza baliabideen bidetik lehiakorragoak izaten. IMHk bere giza baliabideen aholkularitza zerbitzuaren bidez (Incress) 15 urte daramatza buru belarri emaitza arrakastatsuak lortuz.

EGITARAUA:

  • 11:15-11:30 Ongi-etorri kafea
  • 11:30-11:45 Aurkezpena. Zigor Esnaola, Inma Garbayo.
  • 11:45-12:10 "Prestakuntzaren" eremua: Langile-ikasle Dualak heziketa ziklo eta Ingeniaritza mailan, Siemens Partner zerbitzuak, espezializazio ikastaroetako praktikak (abiadura eta etekin handiko mekanizazioa, profesionaltasun ziurtagirien 3.mailan), LEHEN AUKERA laguntzak. Zigor Esnaola, Enpresa arloko arduraduna.
  • 12:10-12:30 "Kudeaketa konpetentziala" eremua: Erreminta gakoak Giza Baliabideen garapen integrala, eta parte hartze eta konpromisoaren hobekuntza martxan jartzeko (parte hartzearentzat balioak, ikasketa komunitateak, sare-lana). Inma Garbayo eta Mariano Iriarte, IMH-Incress-eko adituak
  • 12:30-13:00 Enpresa gonbidatuen esperientzia. IMH-Incressekin egindako proiektuen eta emaitzen azalpenak. Leire Fernandez, Técnicas Hidraúlicas enpresako Giza Baliabideetako arduraduna.

 

IZEN-EMATEAK web gune bidez (adierazi "2. saioa"), edo idatzi mezua jardunaldiak[abildua]imh.eus helbidera, edo deitu IMHra 943744132 telefonora (Eider Iriondo).