"IMH25 urte enpresekin" saio teknikoak: Fabrikazioaren azken joerak

Maiatzaren 15ean goizeko 9:15ean saio tekniko berezia egingo dugu enpresentzat Fabrikazio arloan enpresekin lantzen ari garen azken joerak eta kasu errealak azaltzeko, IMHk 25 urte betetzen duen urte honetan.

IMH-Makina Erremintaren Institutua duela 25 urte sortu zen eta urte hauetan enpresekin batera egin du lan, prestakuntza, proiektu eta zerbitzuak etengabe garatuz eta berrikuntzaren eskutik ekarpena eginez. Orain inoiz baino gehiago enpresetan gaude, enpresekin elkarlanean; hortaz, maiatzaren 15eko saio tekniko laburretan gai zehatzak aurkeztuko ditugu, zerbitzu eta proiektu errealen kasuak, zure enpresari balio diezaiotenak berrikuntza eta hobekuntzaren bidez lehiakorragoak izaten laguntzeko.

 

IMH25 urteurreneko Saio Tekniko Eraginkorrak:

  • Maiatzak 15, ostirala,  9:15-10:45

  • Enpresetako produkzio arduradunentzat

Zertan lagundu diezaioke "TKgune fabrikazioa" sareak zure enpresari? Bihurtu zure ideiak eta hobekuntza asmoak errealitate. Kasu errealak eta erakustaldiak IMHko produkzioko tailerrean.

TKgune Fabrikazioa, lanbide heziketako 10 ikastetxeek osatutako sarea da, eta enpresa txiki eta ertainen berrikuntzaren eragile lanak egiten ditu. Enpresak denbora faltagatik inoiz garatzen ez dituen ideia horiek errealitate bihurtzeko gunea da Tkgune Fabrikazioa sarea: produktibitatea handitzeko hobekuntzak eta enpresei teknologia berriak bereganatzen laguntzen diegu.

Tkgune Fabrikazioaren espezializazioak dira: Fabrikazio Mekanikoa, Materialak, Diseinua, Automatizazioa, Instrumentazio eta kontrola, Forjaketa.

EGITARAUA:

  • 09:15-9:30 Ongi-etorri kafea.
  • 09:30-09:45 Aurkezpena. Zigor Esnaola, Jokin Beristain
  • 09:45-10:15 Kasu errealak. Jokin Beristain, Tkgune Ingeniaria.
  • 10:15-11:00 Erakustaldiak tailerrean, kafearekin

IZEN EMATEAK web gune bidez (adierazi "1. SAIOA"), edo idatzi mezua jardunaldiak[abildua]imh.eus helbidera, edo deitu IMHra 943744132 telefonora (Eider Iriondo).