IMH Sariak: zein da heziketa zikloetako zure ikasle ohi aipagarria?

2011/06/03 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 23an IMH sarien 9. edizioa ospatuko dugu lanbide heziketari aitortza egiteko, enpresa babesle eta kolaboratzaileei esker antolatutako ekitaldian. Zein duzu zure aurtengo heziketa zikloetako ikasle ohi aipagarria? Proposatu ekainaren 8a baino lehen...

PROPOSATU ZURE IKASLE OHI AIPAGARRIA HEMEN 2011eko ekainaren 8a baino lehen ...

 

Ekintzailetasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, talde-lana..., lan jardun profesionalean balio hauetan nabarmendu diren heziketa zikloetako ikasle ohiei gure esker ona adierazteko baliatu ditugu IMH SARIAK urtetik urtera. Ea urtez-urte, IMHkin elkarlanean diharduten enpresa babesle (aurten Danobat Group, Etxe-Tar, Mapfre, Metal Performers, Sariki) eta kolaboratzaileei esker ekainaren 23an eguerdiko 12.00etan banatuko ditugu sariak.

Ikusi hemen IMHko heziketa zikloetako ikasle sarituen lekukotasunak: Amaia Maiztegi, Asier Mendibe, Alberto Garate, Oier Ramos, Irene Ramos

 

SARIAK:

Ikasle ohi aipagarria 2011

Ikasle ohi sarituak, bere ibilbide profesional bikainagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.

ikasle aipagarria 2011

Ikasle sarituak 800 eurotako ikasketa-poltsa jasoko du.

ikasturteko Fabrikazio Mekanikoko ikasle aipagarria 2011

Fabrikazio Mekanikoko ikasle sarituak 800 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.

Elgoibarko ikasle aipagarria 2011

Ikasle sarituak IMHko prestakuntza iraunkorreko elearning ikastaroak doan egiteko aukera izango du