IMH Sariak. II Edizioa

2004/02/11 00:00:00 GMT+1
Ihazko IMH Sariek enpresa eta ikasleen artean izan zuten arrakasta ikusita, II Edizioarekin hasi gara lanean, ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei bere esker ona emateko helburuarekin. Argazkian, I Edizioko sarituak, babesle eta agintariekin.

Makina Erremintaren Institutua jabetzen da IMHan hezitako pertsonekin gure ingurune ekoitzailera egiten den ekarpenaz eta bere garrantziaz, baita egun ikasketak egiten ari direnen potentzialaz. IMH Sariek ekarpen horretan eragina edukitzea nahi dute.

Ezin bestekoa iruditzen zaigu enpresen parte-hartzea honelako ekitaldietan, orokorrean Lanbide Heziketari ematen dioten balio erantsiagatik eta beraz, egun ikasle direnak eta etorkizunean izango direnak motibatzeko.

Enpresek Sarietan parte har dezakete babesle edo kolaboratzaile gisa. Horrela nahi izanez gero, IMH Sariekin harremanetan jar daitezke honen berri izateko.

Laister postaz eta elektronikoki informazioa bidaliko da sarietarako hautagaiak proposatzeko:

Ikasle ohi aipagarria.

2003-2004ko ikaslea.

Fabrikazio Arloko ikaslea, 2003-2004 ikasturtea.

  • Ikasle ohi sarituak, bere iharduera profesionalaren esker onagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.
  • Ikasle sarituak 1.200 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.
  • Fabrikazio Mekanikoko ikasle sarituak 1.200 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.

Martxoaren 30ean izango da ekitaldia, eta bertan ikasle, enpresa, erakunde publiko, irakasle eta IMHko zuzendaritzak parte hartuko dute.

I Edizioko argazkiak...