Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH Sariak. 11. edizioa abian
Albisteak

IMH Sariak. 11. edizioa abian

2013/05/31
IMH Sariak: zein da aurtengo heziketa zikloetako zure "Ikasle Ohi Aipagarria"?
Ekainaren 21ean IMH sarien 11. edizioa ospatuko dugu lanbide heziketari aitortza egiteko, enpresa babesle eta kolaboratzaileei esker antolatutako ekitaldian. Zein duzu zure aurtengo heziketa zikloetako ikasle ohi aipagarria?

PROPOSATU ZURE IKASLE OHI AIPAGARRIA HEMEN 2013eko ekainaren 13a baino lehen ...

Ekintzailetasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, talde-lana..., lan jardun profesionalean balio hauetan nabarmendu diren heziketa zikloetako ikasle ohiei gure esker ona adierazteko baliatu ditugu IMH SARIAK urtetik urtera. Ea urtez-urte, IMHkin elkarlanean diharduten enpresa babesle (aurten Danobat Group, Industrias Pampo, Pixel Sistemas eta Hoffmann Group)eta kolaboratzaileei esker ekainaren 21ean eguerdiko 12.00etan banatuko ditugu sariak diploma banaketarekin batera.

Ikusi hemen IMHko heziketa zikloetako ikasle sarituen lekukotasunak: Amaia Maiztegi, Asier Mendibe, Alberto Garate, Oier Ramos, Irene Ramos...

SARIAK:

  • Ikasle ohi aipagarria 2013. Ikasle ohi sarituak, bere ibilbide profesional bikainagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.
  • ikasle aipagarria 2013. Ikasle sarituak 500 eurotako ikasketa-poltsa jasoko du.
  • ikasturteko Fabrikazio Mekanikoko ikasle aipagarria 2013. Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasle sarituak 500 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.
  • Elgoibarko ikasle aipagarria 2013. Ikasle sarituak IMHko enpleguko prestakuntzarako ikastaro bat doan egiteko aukera izango du.