Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH Euskaraldiarekin bat
Albisteak

IMH Euskaraldiarekin bat

2018/11/06
Anima zaitez eta eman izena!

EUSKARALDIA IMHn:

11 egun euskaraz
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Euskaraldia


IMHk bat egin du Elgoibarren eta Euskal Herri osoan egingo den EUSKARALDIA ariketa sozialarekin. Hortaz, IMH-ko irakasle, langile eta ikasleak animatu nahi zaituztegu EUSKARALDIA ariketan izena eman eta parte hartzera. Baldintza minimoak: 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzea.

Izena ematean bi roletako bat aukeratu behar duzue:

  • AHOBIZI: "euskaraz ulertzen dutenei euskaraz bakarrik egingo diet hamaika egun horietan, eta ezezagunei ere euskaraz egingo diet lehen hitza, ulertzen duten ala ez ikusi arte".
  • BELARRIPREST:  "euskaraz berba egiteko gauza direnei, niri euskaraz berba egiteko eskatuko diet, euskara ulertzen dudala azalduz".


IZEN EMATEA HEMEN: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Ahobizi edo Belarriprest txapa hilabete honetan jaso ahal izango duzu zure herrian horretarako jarriko den banaketa puntuetan.

EUSKARALDIA zer den ikusi eta ulertzeko BIDEOA:

IMH Euskaraldiarekin bat