Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH eta Somorrostro Ikastetxearen arteko hitzarmena
Albisteak

IMH eta Somorrostro Ikastetxearen arteko hitzarmena

2012/10/09
Urtero Muskizeko lanbide heziketako ikastetxe ezagun honetatik Ingeniaritza Duala ikastera etortzen direnen ikasleen jarraipena elkarlanean egiteko adostu da hitzarmena.

Joan den urriaren 4an sinatu zuten hitzarmena IMHko Joxean Egaña Zuzendariak eta C.F.Somorrostroko Juanma Seco Zuzendariak, azken urteetan bi erakundeek izaten ari diren harremanaren fruitu.

Hitzarmenarekin Somorrostron lanbide heziketa ikasi ondoren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolara ikastera etorriko diren ikasleen jarraipen eta tutorizazioa egiteko lan-oinarriak adostu dituzte.