IMH eta OPE Consultores-en arteko aliantza enpresei pertsonen Zuzendaritzan soluzioak eskeintzeko

2003/11/28 00:00:00 GMT+1
Enpresan pertsonen parte hartzeko grinak eraginik, OPE CONSULTORES Zuzendaritzako aholkularitza eta INCRESS, gaitasunen identifikazioa eta garapenean espezializatutako IMHko taldearen arteko aliantza berria eratu du.

Joan den 2003ko azaroaren 26an, IMH eta OPE Consultoresek elkarlanerako akordioa sinatu zuten, hiru urteko aurreikusiarekin, enpresa munduan pertsonen inguruan sortzen diren arazoen soluzioa bilatzen laguntzeko orientazioarekin elkarren arteko aholkularitza zerbitzuak eskeintzeko.

Akordioan gaitasunen kudeaketa proiektuak (gaitasunen identifikazioa, ebaluazioa, gaitasunen araberako prestakuntza planak, lanpostuaren ebaluazioa) eta langileen parte-hartzearen diagnostikoa landuko direla adierazten da.

OPE Consultores-ek INCRESS-en eguneratutako transferentzia metodologikoa jasoko du gaitasunen kudeaketaren arloan, eta hau aplikatzeko INCRESS-ek garatutako programa informatikoaren erabilpenaren baimena.

Elkarnan honetan emango diren merkaratitza sinergiek INCRESS sektore ekoitzaile berriengana hurbilduko dute eta baita bezero gehiagorengana, OPE Consultores-en merkatal harremanak direla eta.

OPE consultores Zuzendaritzako Aholkularitza zerbitzuak eskeintzen duen elkartea da, bereziki PYMEei zuzendua, enpresa mota hauetako zuzendaritza taldeen kudeaketa ahalmenak osatu eta laguntzen dituena.