Ikasturte hasiera Urrutiko Lanbide Heziketako ikasleentzat

2017/09/12 23:00:00 GMT+1
Fabrikazio mekanikoko espezializazioa IMHn da, aurten 140 ikaslerekin.

ULHI-ren zazpigarren urtea da hau eta guztira 880 ikasle daude matrikulatuta orain arte. Matrikula zabalik dago Urriaren 15-arte, beraz behin-behineko datuak dira. Hauetatik 140 ikasle Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioan matrikulatu dira. Hau da IMHn ikasten den espezialitatea.

Saio presentzial kopurua eta maiztasuna moduluen arabera da, adibidez Fabrikazioaren Ejekuzioan astero dute 4 orduko saio bat, MCN bi astetik behin.... eta beste batzuetan FOL, INGLES, MARRAZKETA... 100% onlineko irakaskuntza da.  Saio hauek hiru lurraldetan egiten dira, IMH izanik Gipuzkoako erreferentzia zentrua.

A ereduan ematen dira eskolak, eta adibidez, IMHko irakasleak euskal hiztunak izanik harremana euskaraz egiten dute hala nahi dutenekin.

ULHIren indarguneetako bat ikasleei egiten diegun jarraipen eta tutoritza da. Berauek bidekonferentziaz, presentzialki, emailez edo telefonoz egiten ditugu.

Azterketei dagokionez, azterketa praktikoak presentzialki egiten ditugu hiru lurraldetan eta teorikoak pixkanaka pixkanaka ON-LINE egiten hasiak gara (aurpegiaren errekonozimentu programen bitartez).

Ikasturte hasiera 13-an izango da eta hiru lurraldetan egingo diren aurrez-aurreko aurkezpenekin. Araban 13-an, Bizkaian 14-an eta Gipuzkoan 15-ean.

Beraz, ULHI taldeari zorte on ikasturte berrian!