I-machining: iraultza CNC mekanizatuan jardunaldia

2012/04/10 23:00:00 GMT+1
Apirilaren 25ean fresatzeko CAM teknologia berri eta iraultzailea aurkeztuko da Elgoibarko IMHk GIGA proiektua dela eta antolatutako jardunaldian

JARDUNALDIA:  I-machining: iraultza CNC mekanizatuan

Agenda:
  • Eguna: 2012ko apirilak 25
  • Ordua: 9.45-13.00
  • Tokia: IMH, Elgoibar - Alberto Ortueta Areto Nagusia, Lantegia
Inskripzioak:
  • Doan, izen-ematea derrigorrezkoa: 943744132 telefonoan (Leire Alberdi / Eider Iriondo), emaila bidali imh[abildua]imh.es helbidera edo sartu hemen: izen-emateak....
Egitaraua:
  • 09:45 Izen-ematea egiaztapenak
  • 10:00 Agurra eta aurkezpena. Egoitz Badiola jna. (IMH), GIGA koordinatzailea
  • 10:05 Cimworks aurkezpena. Ricardo Aguirreche jna.  (Cimworks)
  • 10:15 I-machining teknologiaren azalpena eta aplikazioaren erakustaldia. Juan José Jiménez jna. (Cimworks)
  • 11:15 Kafea
  • 11:45 Aplikazioaren erakustaldi ERREALA makinan. Zalantza eta galderen argitzea. Juan José Jiménez jn. (Cimworks), Juan Munín Amaro jn. (IMH)
  • 13:00 Jardunaldiaren amaiera

Testuingurua:

Industria laguntzaileak orokorrean eta mekanizatzaileenak bereziki ezinbestean behar dituzte optimizazio eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko dizkieten tresnak. Zentzu honetan, sarri galdetzen diogu geure buruari ea nola den posible hobekuntza horiek gauzatzea eta modu errazik ba ote dagoen horretarako.

Hobekuntza derrigorrezkoa dela badakigu, eta seguraski ahalegin bat baino gehiago eginak izango dituzue zentzu honetan, baina, posible ote litzateke oraindik gure mekanizazio denbora estandarrak murriztea? Nola? Egin al dezaket zerbait nire erreminten biziraupena oraindik eta gehiago luzatzeko?

I-machining: iraultza CNC mekanizatuan” jardunaldiaren bidez, fresatzeko CAM teknologia berri eta iraultzailea aurkeztuko da. Tresna honekin fresaketa prozesuetan murrizpenak lortzen dira (%70eraino arbastaketan), ala nola beste denbora aurrezpen batzuk eta erreminten higadura gutxiago.