Hobetuz-ek langileen prestakuntzarako dirulaguntzak jasotzeko deialdia kudeatuko du.

2005/05/05 00:00:00 GMT+2
Deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bideratu du. Dirulaguntza horiek enpresek prestakuntzarako ekintza estrategikoak garatzera, eta prestakuntza beharrak detektatzeko azterketak egitera zuzenduko dira.

Enpresek laguntzak jasotzeko beharrezkoa dute EAEn lantokiak edukitzea. Honez gainera, enpresa txiki eta ertainak lehentasuna izango dute.

Prestakuntzarako ekintza estrategikoak garatzeko languntzak eskatzeko epea 2005. eko maiatzaren 30ean bukatuko da. Prestakuntza beharrak detektatzeko azterketak egiteko laguntzen eskaera epea, aldiz, 2006.eko martxoaren 31n.

"Informazio gehiago"...:http://www.hobetuz.com