Heziketa zikloetako ikasturte amaiera ekitaldia

2018/06/05 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 14an 17:30etan diplomak eta 16IMHSARIAK banatuko ditugu IMHko Areto Nagusian.

IMHn heziketa zikloa ikasi eta amaitzen dutenentzat iritsi da ospatzeko eguna!

Hitzordua:

  • Ekainak 14
  • 17:30etan
  • IMHko areto nagusian.

Ikasle, familiak, irakasleak eta enpresa babesle-kolaboratzaileak gonbidatuta zaudete ekitaldira.

Gogoratu ekitaldian talde argazkiak egingo ditugula ikasle-irakasleekin IMHn igaro duzuen ibilbidearen oroigarri. Zatozte dotore ;-)

Gogoratu baita ere 16. edizioko IMH sariak banatuko ditugula, aurtengo ikasle aipagarri, elgoibartar ikasle aipagarri, ikasle ohi aipagarri eta erronka-balio aipagarriei ere.

Amaieran mokau eder bat jateko aukera izango dugu.

Dagoeneko lanean hasi bazarete, egin tarte bat agendan eta adierazi enpresetan etorri behar duzuela. Agur-ekitaldi honetan ikusi nahi zaitugu!