Heziketa zikloetako ikasleak praktiketarako prest

2012/03/06 00:00:00 GMT+1
IMHren lanbide heziketako ikasleek martxoan abiatuko dute enpresetako prestakuntza, bai gure enpresetan eta baita atzerrian ere.

IMHren bigarren mailako heziketa zikloetako ikasleek enpresetako prestakuntza egonaldia astear daude. Martxan jarriko diren lehenengoak atzerrira joango direnak dira, hau da, martxoaren 10ean Italia eta Poloniara bidaiatuko dute, hiru hilabetez hango enpresetan jarduteko. Aurretik ingeles ahozko maila hobetzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako formakuntza jaso dute.

Ondoren, martxoaren 12n mekanizazioko erdi-mailako ikasleen txanda izango da eta azkenik martxoaren 19an heziketa zikloetako beste espezialitate guztiena.

Zorte on!