Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarearen hirugarren topaketa Lillen (Frantzia)

2015/09/15 00:00:00 GMT+2
Lille hirian izandako Erasmus+ CWIHE proiektuaren topaketan bazkideek hirugarren faseko jarduerak garatu dituzte eta Irakasle-Dualeen bigarren jarduera trinkoa landu dute.

2015eko irailaren 7 eta 11 bitartean Nazioarteko Hirugarren Topaketa eta Irakasle Dualeen bigarren Prestakuntza Trinkoa burutu da Frantziako Lille hirian. Oraingoan topaketa Formasup Nord-pas de Calais-ek antolatu du Formasupen bazkide den IAE-ren egoitzan, Erasmus+ programako CWIHE - Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren Europar Sarearen proiektuaren barrutian.

IMH liderra den CWIHE Erasmus+ Proiektu honen helburu nagusiak dira sistema dualaren erronka nagusiak identifikatzea, soluzio bideragarriak proposatzea, eremu honetan Europar Batzordeari gomendioak egitea eta azkenik Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarea eratu eta finkatzea.

Topaketa honetan Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren inguruan landuko den eskuliburuan sakondu da, lan-taldeetan lan eginez eta aurrerapausoak emanez. Italiako Libera Università di Bolzano erakundeak 2016ko otsailaren 1-5 bitartean antolatuko duen hurrengo bilera eta prestakuntza trinkoaren programa adostu zen.

Bestalde, CWIHE irakasle dualen bigarren prestakuntza trinkoa ere burutu zen Lille-en. Parte hartzaileek aukera izan zuten Formasup Nord-pas de Calais-en eskutik Frantzian oso errotua dagoen irakaskuntza sistemaren ezagutzan sakontzeko, gaur egungo ikasle, irakasle zein ikasle ohiekin elkarrizketak egin, Frantziako hezkuntza sistemak ahalbidetzen duen kasustika ezberdinen kasu zehatzak aztertu enpresa zein ikasleen aldetik, Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualarekin startup enpresek duten lotura Frantzian ezagutu... Bide batez, honako enpresa eta guneak bisitatzeko aukera izan dute: Euratechnologies gunean INRIA, Smarthome V3 (CITC) eta Pingflow; Plaine Image gunean Wazapp eta bertako enpresen inkubadorean lantzen ari diren ideien berri izan; Decathlon eta B-Twin enpresa.

http://www.imh.eus/eu/albisteak/goi-mailako-hezkuntzan-prestakuntza-dualaren-europar-sarearen-bigarren-topaketa-alemanian

http://www.imh.eus/eu/albisteak/goi-mailako-ikasketa-dualeko-europar-sarea-sortzeko-erasmus-proiektua