Gipuzkoa 4.0. FABRIKAZIO AURRERATUKO SAREA aurkeztu da

2017/02/06 01:00:00 GMT+2
IMH sarearen partaide izango da, eta Fabrikazio Gehigarriaren eremuan enpresei erakutsiko die 4.0 industriaren potentziala, onurak eta erabilera praktikoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea aurkeztu du gaur Azkoitian.  Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) 4.0 Industriarantz bideratzeko egin beharreko jauzi teknologikoa erraztea du helburu egitasmo aitzindari honek, lurraldeko ekonomia ehunaren baitako lankidetza oinarri hartuta. Alor honetan lidergoa duten enpresa eta teknologia zentroek beren ateak ireki eta gainontzeko enpresei erakutsiko diete 4.0 industriaren potentziala, onurak eta erabilera praktikoak.

Sare honen lehen aktibitate gisa, lurraldeko hainbat enpresa eta zentrok beren teknologia aurreratua erakutsiko diete Gipuzkoako ETEei. Instalazioetara egindako bisita gidatuen eta formazio ekintzen bitartez, fabrikazio aurreratuarekin zerikusia duten kontzeptuak zabalduko dira eta, ondoren, enpresa bakoitzarekin modu pertsonalizatuan lan egiteko aukera zabalduko da –formazio bideratua, diagnosia, aholkularitza, frogak eta prototipoak–.

Egitasmo aitzindaria da Euskadin, Alemanian abian jarritako egitasmo bat oinarri hartuta, Plattform Induestrie 4.0 delakoa, alegia.

Gipuzkoa4.0 Sareko kasuak

Fabrikazio Autonomoko Unitatea

Ibarmia

Goimek 4.0. Monitorizazioa eta makina eta ekipo guztien konexioa.

Goimek (Danobat Group)

Zibersegurtasuna

ITS (Egile Taldea)

Laser teknologia

IK4-Lortek / IK4-Tekniker

Robotika malgua eta Visual computing

Tecnalia / IK4-Vicomtech

Fabrikazio gehigarria

IMH-TKgune

Data Analytics

Tecnalia