Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHko Jon Peñak CNC Fresatzekoan urrezko domina lortu du EuskoSkills2018-n
Albisteak

IMHko Jon Peñak CNC Fresatzekoan urrezko domina lortu du EuskoSkills2018-n

2018/06/15
2018ko EuskoSkills lanbide heziketako olinpiadetan IMHko lau ikaslek parte hartu dute aurten, Jonez gain CAD proban Mikel Pascualek, eta CNC Torneatze proban Iker Bizente eta Markel Iturriak.

Jon Peñak puntuaketa onena lortuta urrezko domina eta txapela jaso zituen ekainaren 15ean Eusko Jaurlaritzak Donostian Eureka! Zientzia Museoan egindako ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako Sailburuordearen parte hartzearekin. 2019an Madrilen ospatuko den SpainSkills-en parte hartzeko aukera izango du Jon Peñak.

2018ko EuskoSkills lanbide heziketako olinpiadetan IMHko lau ikaslek parte hartu dute aurten, Jonez gain CAD proban Mikel Pascualek, eta CNC Torneatze proban Iker Bizente eta Markel Iturriak.

CNC probetan parte hartu dutenak Fabrikazio Mekanikoko Produzkzioaren Programazioko Goi-Mailako Heziketa zikloko ikasleak dira eta CAD probetakoa Fabrikazio Mekanikoko Diseinukoa.

Lanbide heziketa munduan Skills izenarekin ezagutzen dira ikasleen artean egiten diren lehiaketak. Duten trebezia adierazteko probak espezializazioka egiten dira (industrian, osasungintzan, sukaldaritzan eta abar). Hiru mailatan ematen dira, Euskadi mailan, estatu mailan eta mundu mailan; EuskoSkills, SpainSkills eta WorldSkills izenpean.

Azken urteetan IMHk EuskoSkills-en CNC probak antolatu ditu eta IMHko ikasle parte hartzaileek emaitza bikainak jaso izan dituzte, ondoren SpainSkills eta Worldskillsen parte hartuz.

Zorionak ikasle parte hartzaile guztiei, irakasle antolatzaile-laguntzailei eta sarituari ere!

CNC Fresatzea. Emaitzak. Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: IMH – Makina Erremintaren Institutua LHII, Elgoibar

1.-Jon Peña                                                   IMH LHII, Elgoibar

2.-Unai Villegas                                             Easo Politeknikoa LHII, Donostia

3.-Mikel Santos                                              Egibide BHIP, Gasteiz

CNC Torneatzea. Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: IMH – Makina Erremintaren Institutua LHII, Elgoibar

 

1.-Jon Ander Cespedes                                Easo Politeknikoa LHII, Donostia

2.-Asier Altuna                                               Tolosaldea LHII, Tolosa

3.-Sergio Miguel                                            Miguel Altuna LHII, Bergara