EuskoSkills2016 CNC Tornu Probaren irabazlea Eneko Barkin IMHko ikaslea izan da.

2016/12/13 00:00:00 GMT+1
Bigarren postua Ion Iriondo IMHko ikaslearentzat eta hirugarrena Edgar Yudego Egibideko ikaslearentzat izan dira. Zorionak denoi parte hartze bikainagatik!

 

Abenduaren 12an jakin arazi dira Tknikan egindako ekitaldian Lanbide Heziketako Olinpiadak bezala ezagutzen diren EuskoSkills2016ko proben emaitzak.

Ekitaldian Ramon Martinez de Murgia Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Zuzendariak parte hartu du, Iñaki Mujika Tknikako zuzendariarekin batera.

IMHn burutu zen CNC Tornu probari dagokionean, sailkapena hau izan da:

1. Postua: ENEKO BARKIN (IMH), azpeitiarra.
2. Postua: ION IRIONDO (IMH), zumaiarra.
3. Postua: EDGAR YUDEGO (Egibide, Gasteiz)


Hirurak dira Fabrikazio Mekanikoko Produzkzioaren Programazioko Goi-Mailako Heziketa zikloko ikasleak.

CNC Tornu Skills-a azaroaren 29tik abenduaren 2 arte iraun zuen, goiz eta arratsaldez IMHko lantegian, eta ARRATIA, EGIBIDE, GOIERRI eta IMHko ikasleak txandakatu ziren makinetan, zozketaren bidez. Aurretik, azaroaren 28an egun osoa izan zuten IMHko lantegian makinak eta egin behar duten piezen planoak aztertzeko.

Ikasleek txandaka CNC-Tornuan doitasun handiko piezak egin behar izan zituzten:  TORNUAN PROGRAMATU ETA INDUSTRIA METAL-MEKANIKOKO ZEHAZTAZUN HANDIKO PIEZA EGIN BEHAR DUTE DENBORA JAKIN BATEAN.

Neurtu zen gaitasuna zehaztasuna, trebetasuna eta abiadura izan ziren. Probaren prozedura izan zen planoa interpretatu, erremintak aukeratu, programa egin eta mekanizatu, doitasun handiena lortzeko denbora jaki batean.

Sailkatu diren ikasleak SPAINSKILLS probetarako txartela lortu dute.  SPAINSKILLSak Madrilen ospatuko dira 2017ko martxoaren 1, 2 eta 3an.

EUROSKILLS

Joan den urtean SpainSkillsen lehen postuan sailatu ziren ikasleak aurten EuroSkills-en parte hartzeko aukera izan dute.

Madrilen CNC Tornu-Fresatzeko makinen probaren irabazle izan zen Jon Lapeira Astorkia IMHko ikasle ohiak parte hartu du Göteborg-en 2016ko abenduaren 1, 2 eta 3an ospatu den EuroSkills lehiaketan.

Jon Lapeirak 2015eko udan Brasilen ospatu zen Worlskillsetan eta aurtengo EuroSkillsetan parte hartu du,  beraz.

Jonen kasuan ez zuen sailkatzerik lortu baina bertan bizitako esperientzia ezin hobea izan dela aipatu digute, bai berak eta baita Iñaki Hernandezek ere, tutore lanetan joan den IMHko ikasle ohia eta aurretik EuskoSkills eta Spainskillseko irabazlea, alegia.

Zorionak denei!