Eusko Skills 2012ko irabazleak Spain Skills prestatzen

Spain Skills prestatzeko bidean, lehen konzentrazioa egin dute lanbide heziketako euskal ikasleek, hauen artean IMHko Iñaki Hernandez (fabrikazioa)

Lanbide Heziketako SpainSkills-etan parte hartuko duten ikasleen lehendabiziko kontzentrazioa egin da Murillo de Gallego herrian ekainean. Motibazio eta autokontrol ikastaroa ezezik, arratsaldetan aktibitateak egin dira, rafting, meditik bidaia eta open kayak.

IMHko heziketa zikloko Iñaki Hernandez, CNC  tornu skill proban irabazle suertatu zenak (goi-mailako fabrikazio mekanikoaren programazioko ikaslea) ere parte hartu du kontzentrazioan.