Europako Batzordeko Enpresa-Industria ordezkariak IMH bisitatu du

2015/03/09 00:00:00 GMT+1
Mark Nicklas, Europa Batzordeko Fabrikazio AurreratuarenTask Force-ko (RIS3aren batzorde berezia) arduraduna eta Europako Batzordeko Enpresa eta Industriako Zuzendari Orokorraren laguntzailea izan genuen ostiralean IMH bisitan, Ramon Martinez de Murgia Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendariaren eskutik.

Bisitaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketan dihardugun berrikuntza aplikatua ezagutzea izan da; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak gai honi buruz aritu baitzen  Europako Batzordeari Bruselan egindako azkengo bisitan.

Ramonek IV Lanbide Heziketako Euskal Plana azaldu zuen; gure aldetik IMHko Asmaola-TKgune fabrikazio sarearen zerbitzuak azaldu genituen, Kondia, Ecenarro eta Polmetasa enpresak gurekin zeudela aurkezpenean. Bisita amaitu ondoren, Alcorta Forging Groupera joan ginen, bertan Igor Arriola IMHko ikasle ohiak enpresaren eta IMHrekin Asmaolan partekatutako proiektuen aurkezpen bat egin zuen.

Balorazioa ezin da positiboagoa izan: IMH eredu moduan aukeratua izan da eta azaltuakoa bisitaren helburuarekin bat etorri da.