Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etengabeko eraldaketa baten historiari buruzko mahai inguru interesgarria
Albisteak

Etengabeko eraldaketa baten historiari buruzko mahai inguru interesgarria

2014/04/29
Elgoibarko makina erremintaren mendeurrenaren ekintzen barruan, Elgoibarko enpresetako langileak izandako ordezkarien kontakizun eta bitxikeriak ezagutu genituen apirilaren 29an.

Jesus Mari Astigarra Danobateko Kontseiluko Lehendakari ohiak ("Metalak") dinamizatutako mahai ingurua egin zen apirilaren 29an Elgoibarko Musika Eskolan.

Carmelo Urdangarin, Jesus Bilbao (Goratu), Mugerza "Ruso" (Estarta), Garbiñe Ansola "Etxegiña" (Estarta) eta Vicente Sasiain (Etxe-Tar), Elgoibarko makina erremintaren enpresetan lan egindako ordezkariek eta Joan Puigjaner (Industrias Puigjaner, kataluniako 129 urteko enpresa egun martxan) hartu zuten hitza. Gure  historia, izaera, ezaugarriak eta bitxikeriak aipatu zituzten, bertan ginen entzuleen gozamenerako.

Informazio gehiago www.elgoibar.org web gunean

Etengabeko eraldaketa baten historiari buruzko mahai inguru interesgarria

Elgoibarko makina erremintaren mendeurreneko historiaren mahai inguruko hizlariak (argazkia: www.elgoibar.org)